Nazioarteko Aholkularitza Batzordeak gogoeta egin du elikagaien bioaniztasunari buruz, eta nekazaritzaren eta sukaldaritzaren arteko elkarrekintza aztertuko du.
Nazioarteko Aholkularitza Batzordeak kide berriak izango ditu, Joan Roca eta Enrique Olvera, eta laugarren topaketa egingo du irailaren 23 eta 24n, New Yorken. Ben Shewry australiar sukaldaria izango da gonbidatu berezia, eta Dan Barber, ekitaldiaren anfitrioi edo gonbidatzailea.
Bi egunetan zehar, Kontseiluak, Basque Culinary Centerreko Zuzendari Nagusi Joxe Mari Aizeagarekin batera, gogoeta egingo du elikagaien bioaniztasunari buruz, baita nekazaritza eta sukaldaritzaren elkarrekintzari buruz ere. Aurten, Kontseiluak 23an biltzar bat antolatuko du honako gai hau lantzeko: “Haziak: zaporearen etorkizuna lantzen”. Bioaniztasuna eta zaporeen tokiko identitatea mehatxatua dagoen garai honetan, biltzarrak elkarrizketa sustatuko du sukaldarien, ekoizleen eta hazietan adituan direnen artean. Estatu Batuetako 30 chef gonbidatu dituzte.
Dan Barber –Estatu Batuetako eragin handiko sukaldaria eta 2009an Sukaldari Onenari emandako James Beard Saria- Blue Hill Restaurant at Stone Bars-en egingo den bilerako gonbidatzailea izango da.
Nazioarteko Aholkularitza Kontseiluak urtero gogoeta egin eta eztabaidatzen du gastronomiari lotutako hainbat gairi buruz, eta horri esker, gogoeta estrategikorako talde bihurtu da, Chef edo Sukaldeburuen Unibertsitate den Basque Culinary Centerren eginkizunarekin bat eginez.